2015eko Zirkulazio Araudi berria Europa seguruago baten alde

Urte berriarekin, Zirkulazio Araudi berria. Datozen hilabeteetan, Bruselak Europar Batasuneko herrialdeak bateratzeko onartutako erreforma sartuko da indarrean. Helburua da segurtasuna areagotzea eta ibilgailu motordunen, bizikleten eta oinezkoen arteko elkarbizitza sendotzea.

Bizikletak

Hiriguneetan, gehieneko abiadura muga 30 km/h da, eta derrigorrezkoa izango da 16 urtetik beherakoentzat kaskoa eramatea. Hiriarteko bideetan, DENOK (16 urtetik gorakoak eta beherakoak) gaude behartuta kaskoa eramatera. EZ da edan behar, noski, eta EZ da aurikularrik eraman behar, EZ eta telefono mugikorretik hitz egin behar ere.

Motozikletak eta ziklomotorrak

Desagertu egiten da kaskoa “osasun exentzioagatik” ez erabiltzea, eta debekatu egiten da homologatu gabeko kasko “zertifikatu”en erabilera. Salbuespen gisa, 7 urtetik gorakoak laguntzaile moduan joan daitezke, ibilgailu horien gidariak euren gurasoak, legezko tutorea edo adinez nagusi diren pertsona baimenduak badira.

Autoak

Bide segurtasunak justifikatu gabeko segurtasun uhalen inguruko exentzioak desagertuko dira (atzerako martxa edo aparkatze maniobrak). Zerbitzua hiri handietako hiriguneetan ematen ari diren taxiek euste-gailu homologaturik erabili behar izan gabe eraman ahal izango dituzte 135 zentimetroko altueratik beherako pertsonak, atzeko eserlekuan badoaz, betiere.

Abiadura

Autobideak eta autopistak: 120 km/h-ko muga generikoarekin jarraituko da, baina 130 km/h-ko zatiak ere egongo dira, panel argidunekin seinaleztatuta. Ez dira finkoak izango, errepidearen baldintzen arabera aldatuko baitituzte.

Errepide arruntak: 100 km/h-tik 90 km/h-ra jaitsiko da abiadura, 6,5 metrotik beherakoa bada (lehen, bazterbidearen araua aplikatzen zen). Bidea 6,5 metroko zabaleratik beherakoa bada, 90 km/h-tik 70 km/h-ra jaitsiko da abiadura. Azken kasua bereizte-lerrorik gabeko errepide estuena da, eta horietan, 50 km/h izango da abiadura (lehen, 90 km/h).

Bigarren mailako bideak eta zolatu gabekoak: gehieneko abiadura, 30 km/h.

Hiri barruko bideetan: 30 km/h-ra jaitsiko da bide bakarra badago noranzko berean, eta 20 km/h-ra, bide horretan espaloi bakarra badago.

Beste aldaketa batzuk

  • Drogen detekzioa. Prebentzio-kontroletan listua detektatzea izango da prozedura orokorra.
  • DGT-ren Ahalordetzeen Erregistroa. Pertsona fisiko edo juridikoek besteri jarduteko ematen dizkieten ahalak (isunak kudeatzeko, titulartasuna aldatzeko eta abar) inskribatu ahal izango dituzte.