Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Arma arriskutsuak

Estatubatuar bat sinpa bat egiten saiatu zen emagaldu batekin, baina emakumearen txulo-ak harrapatu eta Air Jordan kirol-oinetako batzuekin zapaldu zion aurpegia. Zirujia plastikoa behar izan zuen, eta erasotzaileari 100 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Honela esan zuen: “Ez da nire errua, epaile jauna, Nike etxearena baizik, arma arriskutsu horiek egiteagatik”. Eta Nike etxearen aurkako salaketa jarri zuen, 100 milioi dolarrekoa, zapatilen etiketan arma hilgarriak izan daitezkeela ez jartzeagatik.

Nike etxearen defentsak 1,5 minutuan baliogabetu zuen psikopata antisozial horren argudioa. Nolanahi ere, ez da hain salaketa burugabea; izan ere Ameriketako Estatu Batuetako auzitegiek arma arriskutsutzat jo dituzte ondorengo gauza bitxi hauek: botak, sokak, telefono mugikorrak, irakiten ari den ura, eta GIBaz infektatutako orratz bat.

Irakaspena: Erantzukizun Zibileko aseguru batek gainera etor dakizukeena arindu diezazuke, ezin baituzu jakin, sekula, nork eta zergatik sala zaitzakeen.