Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

“Auzokide onetik, lagun ona”

Auzokide berankorrak? Zorrotena hautsita? Ia milioi bat ezbehar izaten dira urteko auzo-komunitateetan, Espainian. Nork konpontzen ditu? Zenbat kostatzen dira? Nola babestu?

Urak harrapatuta

Badakizu komunitateetako ezbehar gehienak ur-isurien ondorio direla?

Jakin behar duzu Jabetza Horizontaleko Legeak arautzen dituela eraikitzailearen erantzukizunak. Hamar urtean hartuko ditu bere gain eraikinaren egonkortasun akatsak, 3 urteaz eraikuntza-akatsak, eta urtebetean akabera-akatsak; gainerako guztiak jabeen erantzukizun dira.

Lege horrek ez du behartzen Komunitate Aseguru bat kontratatzera, nahiz eta autonomia batzuek exijitu (Madrilek edo Valentziak).

Jabekideen Batzordeak kontratatuko du Komunitatearen Arrisku Anitzeko Asegurua. Biltzen dituen berme askotarikoengatik du izen hori: sutea, lapurreta, bandalismoa, Erantzukizun Zibila, hausturak, kolpeak, kalte elektrikoak eta urak eragindako kalteak, libratzeak, plagak, leialak ez diren langileak, berankorrak, kalte estetikoak…

Eraikinaren neurria eta eraikuntza-urtea, segurtasun elementuak eta egindako hobekuntzak hartuko dira kontuan prezioa ezartzeko.

Ez sartu hanka

− Kapital gutxiagoko aseguru bat kontratatuta merkeago atera dadin. Kaltearen kostua ez ordaintzea bakarrik lortzen da eta jabeek ordaindu beharko dute gainerakoa.

− Komunitate mota horrentzat egokiak ez diren estaldurak kontratatuta. Beti kabreatuta egotea bakarrik lortzen da, arazo bat dagoenean kaltea edo matxura ez baitago sekula estalita.

− Asegurua “prezioagatik” bakarrik kontratatuta. Guztiaren erantzukizuna jabeena denean euren ondarearekin erantzun behar dute.

Eta gogoan izan! Komunitatearen Asegurua ez bada iristen ezbehar bat estaltzeko, mugagabe eragiten die erantzukizun horrek jabeei, eta dagozkien kalte-ordainen parte proportzionalaren kargu egin behar dute, dela hirugarren baten ezbehar bategatik, dela hoditeria nagusia auzoko etxeetan eragindako hezetasunak konpontzeko. Ez hartu arriskurik.