«Jainkoari erreguz, beharrari mailuz».
Gauza bat da bankuen publizitateak dioena, eta beste bat euren bezeroekin egiten dutena, baita arrazoia edukita erreklamatzen dutenean ere.
«Orduan… zein da aurrena: bezeroa edo bankua?»
Kasu honetan, erraza da erantzuna: zure finantza erakundea zu baino garrantzitsuagoa da. Ikus dezagun.
2014. urtean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) 3.754 txosten argitaratu zituen, eta kasuen %60tan bezeroak zuen arrazoi. Bankuek 196 kasutan bakarrik egin zuten zuzenketarik, jasotako kontsulta eta erreklamazioen %7,3tan. Kexa gehienak produktu baten inguruko informazio eskasarekin edo inbertsiogilearentzat egokia ez izatearekin zeuden lotuta.
Zergatik ez diote egiten kasu bankuek CNMVri?
Horren iritzia ez delako loteslea; nolanahi ere, erabakigarria izan daiteke bezeroak epailearengana jotzea erabakiz gero.
Bestalde, gogorarazi nahi dizugu bankuek ez dutela aseguru-industria ezagutzen eta beste zerbitzu batzuekin lotuta saltzen dituztela aseguruak; hortaz, poliza horiek ez zaituzte bezero gisa babesten, zure beharrei erantzun beharrean beste interes batzuei erantzuten baitiete. Eta ezin zaituzte aseguru bat egitera behartu; askatasun osoa duzu egoki deritzozun aseguru-etxea aukeratzeko.