Bizi-aseguruei buruzko egia osoa

Bizi-aseguruei buruzko aipu txar ugari daude: baliaezintasuna edo heriotza bakarrik estaltzen dutela, ez dutela osasuna asistentzia barne hartzen, emakumeentzat garestiagoak direla, zure lanbidea ez dagoela estalita, gaixorik eginez gero ezin duzula kontratatu eta abar…

Gezurra!

2018an, ia 31 milioi bizi-poliza zeuden Espainian; horien erdiak, heriotza edo baliaezintasun kasuan kalte-ordainak aseguratzen dituzten bezeroenak dira, eta beste erdiak, aurreikuspen modura eta “koltxoi” bat edukitzeko kontratatzen dituztenenak. Batzuek “ez dute ordaindu nahi erabiliko ez duten zerbait”, ezbehar baten ondorioz alokairuaren, hipotekaren, fakturen, ikasketen eta abarren ordainagiriei aurre egin ezinik geratzen diren arte…

3 egiak

1.- Bizi-aseguruak EZ du adinik. Bizi-aseguru baten kontratazioa ez dago familia-eratzearekin lotuta, ezta hipoteka edukitzearekin edo adin jakin batera iristearekin ere. Hamalau (14) urtetik aurrera kontrata daiteke, 65 urtera arte; hori da ohikoena, baina ondoren egiteko aukerak ere badaude. Helburua zure zirkunstantzien araberakoa: aurrezkiak, zure oinordekoen babesa, zure zorrak ordaintzea zu faltatuz gero… Baita zu ekonomikoki babestea ere, lanaren bitartez diru-sarrerak eskuratu ahal ezina eragingo dizun ezintasunen bat pairatuz gero.

2.- Gaixotasun larri bat edukiz gero, ez zara asegururik gabe geratuko. Poliza bat indarrean eduki eta gaixotasunen bat harrapatzen baduzu, konpainiak ezin du poliza hori baliogabetu. Nolanahi ere, beti jakinarazi behar zaizkio konpainiari aldaketa garrantzitsuak: lan-aldaketa, kirol arriskutsuak egitea, gaixotasun bat agertzea…

3.- Aseguruen konparatzaileak ez dira pagotxa. “Zerbitzurik onena preziorik onenean” edukiko duzula diote, baina gezurra da. Gero eta gehiago dira pozik ez dauden bezeroak

Aseguru artekaritza-bulegoetan, aseguruei buruzko den-dena dakigu Ezer proposatu aurretik, zure ohiturei eta bizimoduari buruz galdetzen dizugu. Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu eta bakoitzaren alde onak eta txarrak azaltzen dizkizugu. Zeuk erabakiko duzu, baina horretarako, informazio zuzena eduki behar duzu.