Dena ez galtzeagatik

Arganda del Rey, 2017ko maiatzaren 5a. Hondakinak kudeatu eta disolbagarriak berreskuratzen zituen industria-enpresa batean sute larri bat izan zen, eta 35 zauritu utzi zituen (3 oso larri). Leherketak inguruko herri askotan entzun ziren, eta hainbat kilometrotara zeuden eraikinek ere dar-dar egin zuten. Badaezpada ere, 5 ikastetxe eta osasun-etxe bat hustu zituzten. Kiskalitako nabeak  10.000 metro koadro zituen, eta ia erabat deseginda geratu zen.

Jada urte bat pasatu du eta enpresak ia 50 kexa jaso ditu,  eta besteri eragindako kalteengatik erantzun behar du. Erantzukizun Zibileko asegurua badu, kontratatutako kapitaleraino estaliko ditu gastu horiek;  ez badago aseguratuta edo kontratatutako kopurua ez bada nahikoa, sozietateak erantzun beharko du, bere ondarearekin, horrekin iristen den arte…

Jar zaitez kaltetuen azalean. Zure negozioak edo etxeak kalteak izan dituzte, eta erreklamazio guztien diru-kopurua oso altua izan daiteke; litekeena da asegurua baxuagoa izatea, eta enpresak gaitasunik ez edukitzea bere ondarearekin erantzuteko. Orduan, zer gertatuko da kaltetuekin? Kalteak izan dituzten horien negozio eta etxeekin?

Zure aseguru propioetan dago irtenbidea: zure aseguru onetan. Etxe asegurua zuri ostatua bilatzeaz arduratuko da, etxea konpontzeaz arduratu eta zure etxera itzultzeko moduan zauden arte. Eta zure negozioa? Zure enpresa edo saltoki asegurua arduratuko da zure lokala konpontzeaz; eta etekin galtzea estaltzen duen aseguru on batekin, gerta daiteke ezertxo ere ez nabaritzea. Gero,  zure aseguru-etxea arduratuko da enpresa erantzuleari erreklamatzeaz. Eta hori, bai, hori luzea izan daiteke… Baina zuk ebazpena itxaron besterik ez duzu egin behar.

Beti gaude gure edo beste norbaiten erruz ezbeharren bat edukitzeko arriskuan. Ez dute asmatu, oraindik, halakoak saihesteko makilatxo magikorik. Baina ikusten duzun bezala, aseguru egoki batek beti saihets ditzake disgustuak. Gure aseguru-artekaritzan, egunero kontratatzen ditugu. Ezbeharren bat baduzu, azken ebazpeneraino arduratzen gara guztiaz.

Erraza ulertzen, baina zaila praktikan jartzen. Inork baino hobe dakizu zuk nola funtzionatzen duten eta zer behar duten zure negozioak eta zure etxeak. Fida zaitez lasaitasuna bermatzen dugunokin.