“Edan baduzu, ez gidatu.” Aseguruak EZ zaitu babesten

Espainiarren %64k ez dakite auto aseguruak ez dituela babesten alkohola kontsumitu ondoren ezbeharren bat badute. Gidaria atzerritarra bada, gure herrialdeko egoiliarra, eta lege-urratze bat egiten badu edanda egonda, baliteke espainiar nazionalitatea EZ eskuratzea.

Are kezkagarriagoa da inkestatutako 10 pertsonatik 8k ez jakitea norbaiti autoa laga eta pertsona hori kaudimengabea izanez gero bera dela gidari horrek eragindako kalteen erantzule, baldin eta alkoholemia kontrol batean positibo eman badu, baita asegurua arrisku orotarako bada ere.

Nolanahi ere, gero eta kontzienteago gara alkoholak gidatzerakoan dituen ondorioen inguruan. Pertsonon %26k etxera eramaten dugu edanda dagoen gidaria, eta %23k giltzak kentzen dizkiogu. Europako Automobilisten Elkarteak (AEA), “Edan egin badu, ez utzi gidatzen” kanpaina egin duenak, egindako inkestaren datuak dira.