“Ederra egin duzu, txo!”, etxeko asegururik ez edukitzea ere!

Manolok oso genio txarra dauka; eta itoginak ere baditu, etxean, bere goiko auzokide Toñoren erruz. Toñoren dutxaontzia altxatuta dago, eta silikona, gaizki jarrita; eta, noski, ura iragazten da. Hala, ur-jauzia irten zen Manoloren egongelako lanparatik. Zurezko lurra eta hormak hondatzeaz gainera, fusibleak erre zituen, eta ilunpean dago.

Modu txarrean, auzokideak sekula asegururik kontratatu ez zuela esan zionetik, bere kontu korrontea zenbaki gorritan geratzeko beldur da Manolo.

Desesperatuta, artekaritza-bulegora deitu digu…

– Lasai, zure etxeko polizak defentsa eta erreklamazio juridikoa ere barne hartzen ditu. Azal iezaguzu zer gertatu zen. Perituari deituko diogu, zure aseguru-etxeak hartuko ditu uraren kalteen gastuak bere gain, eta Toñori kobratzeaz arduratuko da. Bera da erruduna, eta ordaindu egin beharko du. Orain ulertuko du zergatik den garrantzitsua ongi aseguratuta egotea.

22 arrazoi gehiago minutu batean

Etxeko ohiko ezbeharrez aparte (itoginak, kalte elektrikoak, lapurreta, sutea…), inbertsio bikaina izatea da Etxeko poliza bat kontratatzeko arrazoi nagusia.

Aseguru on batek zure etxearen berreraikitzea eta bertan gordetzen dituzun gauza guztien zaintza bermatzen ditu.

Etxean bizi zareten pertsonen Erantzukizun Zibila da beste arrazoi garrantzitsuetako bat, kalean paseoan bazabiltzate ere. Zure txakurrak oinezko bati kosk egiten badio, edo haurrak Toñori betaurrekoak puskatzen badizkio, aseguruak ordainduko du…

Hogei arrazoi gehiago eman diezazkizuket, baina batean laburtzen dira guztiak: zure ondasunak, zure inbertsioa eta zure senideak “aseguruaren aingeru guardakoak” babesten baditu, bakean lo egin eta bakean biziko zara.

Halaxe behar du.