Eskiatzea hau eta askoz ere gehiago da

Diegok aste osoa darama gastuak egokitzen, larunbatean eskiatzeko luxuaz gozatzeko. Eski denboraldia hasten denean Espainiako eski-pistetan gora eta behera ibiltzen diren 5 milioi pertsonei elurretarako grina pizten zaie.

Intermundialen azterketa baten arabera, 2014-2015 denboraldian, gaixotasun edo istripu baten ondoriozkoak izan ziren eski-pistetako intzidentzien %53. Aberriratzea 2.000 euro kostatzen da, herrialdean bertan egin behar bada; atzerritik egin behar bada, berriz, 6.000 euro edo gehiago. Gastuak eskiatzaileak berak ordaintzen ditu.

“Paradisurako pasaportea”

Diego orain 5 urte hasi zen eskiatzen, Idoia ezagutu zuenean; eta lehenengo egunetik bertatik, paradisurako pasaportea deitzen dutena kontratatu zuten: euren eski-asegurua. Garrantzitsua jotzen dute ezbehar kasuan ongi babestuta egotea, eta Erantzukizun Zibila, pistako erreskatea, osasun laguntza eta osasun gastuak estaltzen dituen asegurua ere badute.

Behin, beste pertsona baten kontra jo zuen Diegok. Zorionez, ez zen ezertxo ere gertatu, baina istripu asko diru-kopuru handiak kosta daitezke. Eta beti ezin da diru-kopuru handi horiei aurre egin. Diegok badaki beretzat ez ezik beste pertsonentzat ere arriskutsua izan daitekeela kirol hori, eta istripua eragiten duenak egin beharko duela besteri eragindako kalteen gastuen kargu.

Idoiak bere buruaren ongizatea bermatu nahi du, minik hartuz gero; izan ere, badaki eski-estazioan istripurik edukiz gero osasun sistema publikoa ez dela gastuen kargu egingo eta aseguru pribatu bat ere salbuetsita egongo dela segur aski. Eski-aseguru batek, ordea, edozein ezbehar estaltzen du.

Ohikoa eta noizbehinkakoa; eskiatzaileak aseguru batekin babestu behar du bere burua, nahiz eta egun bakar batean eskiatu. Ondoren… goza dezala mendi tontorretako isiltasunaz eta elurretan labaintzerakoan taulek egiten duten soinuaz.