Kontuz! Neguko zirkulazio-istripuek eragiten dituzte hildako eta zaurituta ospitaleratutako pertsonen %30. Euria eta lainoa dira istripu horien errudunak, bai eta elurra ere, batzuetan. Halakoak saihesteko, ondorengo hau gomendatzen dizugu:
- Ibilgailuan doikuntzak egin.
- Bidaiatu aurretik, errepideen egoerari buruzko informazioa eskatu.
- Errepidean: abiadura moteldu, segurtasun-tartea handitu, bolante-kolpeak saihestu, ez zakar azeleratu edo frenatu, eta, ahal izanez gero, neguko pneumatikoak erabili.
Arriskuak saihesten laguntzeko jokabideak ere badaude:
- Ez jarri abian kristaletako lausoa joan arte.
- Eskularruak jantzita gidatzen baduzu, bolanteari gogor heltzeko moduko material batekoak izan daitezela. Eta erantzi berokiak, uhalek ez baitute berdin eusten gorputzetik hurbil ez badaude.
- Botikarik EZ! Batzuek logura ematen dute.
- Atzeko laino-argiak erabili, laino, euri-zaparrada edo elurte kasuan. Zure presentzia adierazteko balio dute, ez itsutzeko.
Zalantzarik edukiz gero, zentzuz jokatu.