Ez badu ezer jartzen, nork kobratuko du Bizi ase-gurua?

Pertsona batek Bizi aseguru bat kontratatzen duenean, kalte-ordainak nork jasoko duen (onuraduna) adierazten da. Ez bada agertzen, hitzartutako kalte-ordaina asegurua kontratatu zuen pertsonaren ondarera pasatzen da (hildako hartzailea), eta jaraunsleei utziko dien herentziari gehitzen zaio.

Artekaritza-bulegoan, zure Bizi asegurua ikuskatzea eta zuk benetan nahi d(it)uzun pertsona onuraduna(k) identifikatzea gomendatzen dizugu; ez dute zertan izan legez herentzia jasoko duten pertsonak.

Gogoan izan: Bizi aseguruaren kalte-ordaina EZ da herentziaren parte, ez baita sekula egon hildako pertsonaren ondarean sartuta.