Gehiegi edo gutxiegi aseguratutako 2,5 milioi gidarietako bat al zara?

Espainian, 10 gidaritik bat ez dago behar bezala aseguratuta, duen autoa eta horri ematen dion erabilera kontuan hartuta. 31 milioi autok dute asegurua, baina polizen %11 ez daude optimizatuta. Kontua ez da gehiago edo gutxiago ordaintzea, baizik eta aseguruak behar bezala babestea.

Badakizu zein den zure autorako, zure bizilekurako, zure adinerako… aseguru egokia? Hona hemen ezinbesteko 3 gako:

Auto zaharra, aseguru garestiagoa

Kontzesionarioko atetik irten ahala, balioa galtzen du auto berriak, eta balio hori jaisten joaten da urtez urte, 10 urtera %13an geratu arte. Ibilgailua zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta garestiagoa da asegurua, areagotu egiten baita istripu bat edukitzeko arriskua. DGTren arabera, hildakoak eragin dituzten istripuetako ibilgailuek 13 urte baino gehiago eta akats mekanikoak zituzten, piezak gastatu izanagatik.

Estaldurak kenduta bakarrik jaitsi daiteke polizaren prezioa

Batzuetan, euro batzuk gehiagok asko balio dute. Garabia behar badugu, hobe da segurua arduratzea, eta ez zu. Gauza bera gertatzen da hartxingar batek beira hausten duenean edo lapurreta kasuan ere; oso berme merkeak dira, eta ez du merezi euro gutxi batzuk kentzea kaltea jasanez gero zenbateko handiak ordaindu behar izateko.

Noiz arte arrisku orotako asegurua?

Seigarren urtetik aurrera, erdia bakarrik balio du ibilgailuak; ordura arte, oso garrantzitsua da frankiziak ere ikuskatzea; batzuetan, desberdinak dira autoaren zati bakoitzagatik. Ondoren, onena da poliza ikuskatzea, merkatuko aukera guztiak ikusteko. Gogoan izan zure konparatzailerik onena garela.

Ongi babestea eta ezustekorik ez edukitzea da garrantzitsuena.