Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Gidari ona bazara… errespetatu txirrindulariak

“Harro sentiarazten nau hirietako zein hiri arteko bideetako txirrindulari izateak; gidari batek, edozein arrazoi medio -buruak imajina ditzakeen askotarikoen artean- harrapatu izanagatik, egunen batean egunkari honetako edo beste bateko berrietan biktima moduan agertu naitekeela pentsatzeak, berriz, batere ez, eta ondoren etor daitekeena susto handi bat edo gertakaria kontatu ezin izatea ekar dezake”.

(José Luis Santos Cela, Diario de León)

Igandeetarako ez ezik, lanera edo erosketak egitera joateko ere balio dute bizikletek. Hirietan eta errepideetan, ordea, arrisku ugari dituzte txirrindulariek: autoak, autobusak, motorrak, kamioiak… Heriotza eragin dezakete, arauak ez badira errespetatzen. Gidarien eta txirrindularien arteko bizikidetzarako konponbidea ez da bidegorri gehiago egitea, errespetua baizik

Ahulenak

Honela diote txirrindularien zirkulazio-arauek:

  • Helduek kaskoa eraman behar dute hiri arteko bideetan, eta 16 urtetik beherakoek ere bai, hirian.
  • Ez dute telefono mugikorrik edo aurikularrik erabiliko.
  • Autobietako (ez autobideak) bazterretatik zirkula dezakete, kontrako seinalerik ez badago.
  • Hirian, bidegorria erabili behar dute, eta ez badago, kaltzadatik joango dira. Ez dituzte espaloiak erabiliko, berariaz adierazi ezean.

Motorrezko ibilgailuen betebehar guztiak bakar batean laburbiltzen dira: txirrindulariek lehentasuna dute pasatzeko, ahulagoak direlako.

Bizikletak ez daude behartuta aseguru bat kontratatzera, baina guk kontratatzea aholkatzen dugu. Ezbehar batean eragin ditzakezun edo eduki ditzakezun kalteetatik babesten zaitu (osasun gastuak barne hartzen dituzte). Lapurreta kasuan ere estaltzen zaitu, bizikletaren konponketak ordaintzen ditu ohiko desgastearen ondorio ez badira, eta isunak kudeatzen laguntzen dizu.