Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

#Gustuko dut sare sozialetako zure #Postureoa oporretan… errazago lapurtzeko

“Guri etxean lapurtu ziguten joan zen udan. Itxura guztien arabera, Facebooken jarri nuen datu bategatik izan zen. Oporretara joatekoak ginen 2 astean, eta argitaratu egin nuen. Itzuli ginenean, hankaz gora aurkitu genuen etxea: telebistak eta ordenagailuak eraman zituzten”.

Ertzaintzaren arabera, #Lapurraren eta #Biktimaren arteko lotura bakarra zen #Lagun batek #BoloniakoHondartzara ere bidaiatu nahi zuela idatzi izana.

Ertzaintzaren arabera, “oro har, jendeak ez du lotzen argitaratzen duena jasandako delituren batekin. Zintzilikatzen denaren inguruko kontzientzia eskasa egoten da. Eta sare sozialetan ikertzea da gaizkileen metodo berrietako bat. Informazioa partekatzeko pentsatuta daude sareak, ez babesteko. Pentsatzen dugu ez dugula zer ezkutatu, baina hobe da babestea”.

Egunean 310 lapurreta nola saihestu

Espainian, 310 lapurreta izan dira egunean, batez beste, eta gehienak udan eta asteburuetan izaten dira. Pertsianak guztiz ez jaisteko eta auzokoari tarteka postontzia husteko eskatzeko esateaz gain, ondorengo aholku birtual hauek eskaini nahi dizkizugu.

#Instalapurrak #Facelapurrak Ez igo argazkirik; oso deskonektatuta zaudela pentsatu behar dute zure senide eta lagunek, ez duzula sareetan argazkiak argitaratzeko astirik.

#LagunIfluencerrikEz Zure bidaideek uste badute euren milioika (edo hamarreko) jarraitzaileek eruen mugimendu bakoitza jakin behar dutela, debekatu iezaiezu etiketa zaitzaten. Etiketatzen bazaituzte, zure arreta edo neurri guztiek ez dute ezertarako ere balio.

#Itzulieginnahidut #MissYou Hobe da #PostureoGeroratua, etxera iritsi ondorengoa. Orduan igo zure argazkiak, eta albumak traol hauekin etiketatu.

Bete aholku hauek. Lagunek zurekin gozatuko dituzte oporretako gorabeherak, edo inbidiaz beteko dira, baina zure etxea salbu egongo da. Gainera #EtxeAseguru batekin babesten baduzu, hobe!