Halloween eta Santu Guztien Eguna direla-eta

Iaz, hildakoen %62ren (245.629 pertsona) hiletak ordaindu zituzten heriotza-aseguruek. Espainian, 20,9 milioi lagunek dute kontratatuta poliza, eta 753 milioi euro ordaindu ziren 2014. urtean.

Oso une tristeak dira edozein familiarentzat, eta ongi hartzen da laguntza guztia, ez baitago indarrik paperez arduratzeko; hala, asegurua arduratzen da horretaz guztiaz eta, egoera horretan, horixe da heriotza-aseguru on batek eskaintzen dizun gauzarik baliotsuena.