Hondamendi handietan, Partzuergoak estaliko ditu ibilgailu aseguratu guztiak

Uztailetik aurrera, berri onak edukiko ditugu hasi berri dugun urte honetan. Uholde edo lurrikara kasuetan, Ekonomia Ministerioak handitu egingo ditu Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren kalte-ordainak, aseguratutako ibilgailuei dagozkienak. Orain arte, arrisku orotarako poliza zutenak bakarrik estaltzen zituen.

Euriteak, kazkabarra, ekaitzak edo lurrikarak izaten direnean edo ibaiek gainezka egiten dutenean, ohikoa izaten da ibilgailuek kalteak izatea.

2015eko hirugarren hiruhilekoan, 11-13 milioi euro erabili zituen Partzuergoak Espainia hegoaldean eta Balearretan irailaren 3tik 9ra izandako euriteek eragindako 3.135 ezbeharren ondoriozko kalte-ordainak ordaintzeko.