Jai hauetan: Egin lo amets egiteko, eta esnatu ametsak betetzeko

Gabonak jai desberdinak dira, urteko gainerako jaien aldean. Partekatzeko, atseden hartzeko, gogoeta egiteko eta etorkizun hobean pentsatzeko gauak eta egunak dira.

Turroi, kanpai-hots eta mahats aleen artean, zure ametsak proiektatu eta gutuna idatziko diezu erregeei, zuretzako eta zure senideentzako proiektuekin. Desira berak ditugu guztiok osasuna, maitasuna… eta. segur aski, 366 egun barru gaur hemen gauden guztiak berriz elkarrekin bildu ahal izatea.

Gure artekaritza-bulegoan, ariketa bera egiten dugu urtero egin hauetan: zure polizaren bermeak ikuskatzen ditugu, eta 2020rako egokiak direla egiaztatzen dugu. Eta gehien maite duzun horren estaldurak hobetzen saiatzen gara beti!

Urte berria lasai, ezustekorik gabe, has dezazun opa dizugu… Amets egiteko lo egitea eta zure ametsak betetzeko esnatzea.

Horregatik, atzera begiratzera animatzen zaitugu, etorkizunari aurre egiteko beldurrik gabe, konfiantzarekin. Uneren batean etsi egiten baduzu, begiratu zure ingurura, eta zure familia eta lagunak zurekin daudela ikusiko duzu. Beste aldean, aseguru-artekariak edukiko gaituzu, zure urratsak babesten.

Zorionak eta urte berri on.