Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

“Jainko maitea! Gitarrak jaurtitzen ari dira!”

“Hegazkinaren atzeko aldean eserita geunden, eta musikariak ginela ez zekien pertsona bat oihuka hasi zen: Jainko maitea! Gitarrak jaurtitzen ari dira kanpoan!

Azkenean, 9 hilabeteren ondoren, 1.200 dolar eskaini zizkidaten eskudirutan, bai eta beste 1.200 dolar ere, hegazkin-txarteletan. Eskerrak eman nizkien, baina esan nien ez nintzela konpentsazio baten bila ari”.

Dave Carroll Kanadako musikari bat da, eta 2008. urtean, hegazkin konpainia batekin bidaiatu zuen. Konpainiaren zabarkeria batek 3.500 dolarreko balioa zuen bere Taylor gitarra hondatu zuen. Ez ziotenez konponbiderik eskaintzen, gertatutakoa kontatzen zuen bideo bat grabatu zuen, eta 4 milioi erreprodukzio lortu zituen oso denbora gutxian.

“Arazo handiei, konponbide handia”

Ez dugunez nahi zure bidaietan horrelakorik gerta dakizun, ezbeharrak saihesteko aholku hauek emango dizkizugu.

  • Denboraz planifikatu, eta gozatu prestaketez, helmuga bilatuz eta iritsitakoan ikusiko dituzun lekuak diseinatuz.
  • Ekipajea arretaz prestatu eta ez ahaztu ondorengo hauek: kargagailuak, kable bereziak, botikak, barruko arropa nahikoa eta poltsa edo motxila bat.

Eta, gainera, kontrata ezazu Bidaia Aseguru bat. Ezustekoak saihestuko dituzu as.

Aseguru merke honekin, ezustekoak saihestuko dituzu eguneko 24 orduetan. Hegaldia edo ekipajea galduz gero, bidaia bertan behera geratuz gero, etxetik urrun gaixotu edo Iratiko basoan edo Cuencako etxe eskegiei argazkiak ateratzen ari zarela ezbeharrik edukiz gero lagun diezazuke. Zure Erantzukizun Zibila ere estaliko du aseguruak; ilerako lisagailua entxufatuta utzi eta hoteleko logela errez gero, adibidez.

Gaitz asko, onerako dio esaerak. Badakizu nola amaitu zen Kanadako musikariaren kontua? Bere gitarra hondatu zuen hegazkin konpainiak, United Airlines-ek, bezeroaren arretarako langileak entrenatzeko kontratu bat sinatu zuen berarekin.