“Jotzen duenak ordaintzen du beti?”

“Auto batek atzetik jo nau gogor, eta nik aurrekoari eman diot. Semaforo batean geldituta geunden biok. Eragindako kaltea ordaindu behar dut?”

Zure artekariaren erantzuna. Kasu honetan, EZ. Hirugarren autoak ez bazintu hain gogor jo, ez litzateke desplazamendua gertatuko eta ez zenukeen aurreko autoa joko. Beraz, zu jo zaituen autoa egingo da bere autoaren aurreko aldearen, zureen (aurreko eta atzeko aldeak) eta zure aurreko autoaren konponketen kargu.

Beste gauza bat da lehenengo autoak abiadura moteltzea, zu ez konturatzea eta horri jotzea, eta azkenengo autoak ere zu jotzea, despistatuta. Kasu horretan, bakoitzak berea eta aurrean duen autoaren konponketa ordainduko du.

Aholkua. Bete “adiskidetasunezko istripu-aitorpena”. Talka multipleetan, hobe da lehenbailehen akordio batera heltzea; baina zalantzarik edo desadostasunik badago, deitu Udaltzaingoari, atestatua egiteko, onartzen bada “adiskidetasunezko istripu-aitorpen” gisa jokatuko baitu.