Zure diru-sarreren %75 baino gehiago enpresa beretik jasotzen dituzu? Orduan, mendeko autonomoa zara; horretarako, kontratu bat sinatu eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratu behar duzu.
Eta orain, udan, 18 opor-egun edukitzeko eskubidea duzula egiaztatzen dizugu, enpresa enplegatzaile nagusiarekin hitzartutako asteko atsedenaz eta jaiegunez gain. Hala ere, langile autonomoa izanda, opor-aldi hori ez da ordaindua eta hiru hilabeteko epea dago enpresa nagusiari jakinarazteko.
Oro har, 10 langile autonomotik 2k ez dute opor-egun bakar bat ere egiten. Izan ere, kotizatzen jarraitu behar dute negozioa itxita edukita ere; beraz, ez dute irabazten, baina bai galdu. Horregatik, babestea aholkatzen dugu beti.
Gaixo, ni? Sekula ez!
Soldatako langile batek gaixotasunagatik hartzen dituen bajen erdiak hartzen dituzte. Langile autonomoen %71k ez diote uzten, sekula, lan egiteari. Eta gaixotuz gero, nork ordaintzen die?
Laneko Baja aseguruak daude (aldi baterako laneko baja). Urtean diru-kopuru bat ordainduta, aseguru-etxeak ordaintzen ditu baja-egunak.
Beraz, hobe duzu Laneko Baja aseguru bat kontratatu, ez duzu uste?