Beroaldiak, harria eta basoetako suteak gure herrialdeko nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiei eragiten ari dira. Kalteek lurzorua higatu eta «estres hidriko» egoerak eragiten dituzte, baita gune ureztatuetan ere, eta areagotu egiten da ur-kontsumoa.
Klima aldaketaren ondorioak
Itxura denez, uste baino azkarrago ari da klima aldatzen, eta tenperaturen igoera, muturreko fenomeno meteorologikoak eta klimaren erradikalizatzea eragiten ditu. Hezeguneak gero eta hezeagoak dira eta eremu lehorrak, gero eta lehorragoak.
Aurreikuspenen arabera, berotzen jarraituko du Lurrak, eta horrek lurruntze handiagoa eragingo du. Itsas maila ere igo egingo da. Azken mende erdian, igo egin da ozeanoen tenperatura, eta handitu egin da horien azalera, glaziarren urtzearen ondorioz; ur horiek itsas eremuetara isurtzen dira.
Tenperatura altuek eurite latzak eta ekaitzak eragiten dituzte. Igoera termometrikoarekin lotuta, lurruntzea areagotu eta lehorteak handitzen dira.
2015. urtea inoizko urterik lehorrena izan da segur aski
2015. urtearen lehen erdia inoizko beroena izan da, mundu osoan, erregistroak daudenetik. Azken seihileko batez besteko tenperatura XX. mendeko batez bestekoa baino 0,85°C handiagoa da. Nolanahi ere, munduko lurrazaleko tenperatura iazko mendeko batez bestekoa baino 1,40°C handiagoa da.
Pablo de Olavide Unibertsitatearen (Sevilla), Unibertsitate Konplutentsearen (Madril) eta CSICen Geozientzia Institutuaren azterketa baten arabera, klimaren aldaketaren ondorioz 21 egun luzatu da uda 35 urtean. Hau da, uda nabarmen luzatu da Europan 1970. urteaz geroztik, batez beste 6 egun hamarkada bakoitzean.
Nekazaritza aseguruak
Soroetan, zerura, klima aldaketari eta planetaren beroketari begira daude beti. Prebenitzeko, Europar Batasunak ahalbidetzen duen babesik handiena eman dien Nekazaritza Ministerioak 2015. urtean hondamendiak estaltzen dituzten aseguruei, polizen kostuaren %65 bere gain hartuta.
Ministerioaren Planak %7 eta %33 artean handitu zituen «hondamendien ondoriozko kalteak ordaintzen dituzten polizek baino estaldura handiagoak eskaintzen dituzten polizak kontratatzen dituzten nekazarientzako» oinarrizko diru laguntzak.
Gainera, 3.000 €-tik gorako nekazaritza polizen ordainketa zatitzeko aukera eman zuen.
Aseguru kontuetan aditu gaituzunez, ez eduki zalantzarik kontsultatzeko: hobe aurrea hartzea, gero damutzea baino.