Noiz kontratatu bidaia aseguru bat?

Ostatua erreserbatu bezain laster, hegazkineko edo treneko billetea erosi bezain laster… Horrela, berme guztiak edukiko dituzu: ezeztatzea, bagajearen galtze edo haustea, gaixotasuna, lapurreta…

Bada “gabealdi” bat (egun gutxi batzuetakoa) ezeztatze-bermea aktibatzeko (pikarokeria saihestea da helburua). Bidaia bat egin behar baduzu eta zure asegurua egun horretan bertan kontratatzen baduzu, inolako arazorik gabe edukiko dituzu gainerako estaldurak.