Prezioa eta estaldura, elkarren eskutik

Krisi garaian, gastuak gutxitzen saiatzen gara; egoera batzuetan, baina, ez dira onak murrizketak. Jatetxe batek kostuak murritz ditzake ur-botilaren markan, baina ez argiak itzalita eta, are gutxiago, berogailuan edo aire girotuan aurreztu. Txorakeria da kafe-makina itzaltzea eta kafea eskatzen dutenean soilik piztea, asko kontsumitzen baitu. Gastuak murrizteko psikosia dela-eta, akats konponezinak egiten ditugu; aseguruetan, besteak beste, dagokiena baino balio txikiagoa aitortuta. Infra-asegurua deitzen zaie halakoei.

A ze arriskua, arrisku gehiago gehitzea! Eta okerragoa dena: dena antolatuta duzula sinestea. Arrisku naturalak egonda aseguru egoki bat ez edukita, panorama txartu baino ez duzu egingo ezbeharren bat edukiz gero.

Ongi definitzeko: infra-asegruarekin, poliza bat kontratatu eta berez duena baino balio txikiagoa ematen diozu bermatutako ondasunari. Itxuraz”, diru pixka bat aurrezten duzu, hori kontratatuta, baina zerbait gertatuz gero, babesik gabe utziko zaitu.

Adibide bat jarriko dizut, hobeto ulertzeko: zure altzariek eta gauzek 60.000 euroko balioa dute, baina zuk 30.000 eurora arte bakarrik aseguratu dituzu eta ezbehar bat izan duzu. Aseguratu duzunaren araberakoa izango da emango dizuten kalte-ordaina, hau da, %50ekoa. Zure akatsa da 30.000 eurora arte babestuta zaudela pentsatzea, baina ez, ez da horrela, eta ezbeharren bat edukiz gero, arau proportzional bera aplikatuko dute kalte-ordaina emateko.

Aseguru kontuetan, ez duzu poliza bat erosten, estaldura bat baizik eta, horretarako, jakin behar duzu ondorio larriak dakartzala ongi ez egiteak.