Zer da asegurua pignoratzea?

Batzuetan, banku-berma eskatzen dizute (abal modukoa), kreditu baten truke. Bizi Aurrezki aseguru bat baduzu, abala edukitzea baino konponbide merkeagoa, errazagoa eta azkarragoa da hori pignoratzea. “Gauza bat bahitura modura uztea” da, hartutako konpromiso baten ordainketa bermatzeko.

Bizi Aurrezki aseguru batek kapital bermatu bat du, eta hori da bermea, ez da aseguruaren titulartasuna galtzen eta onura berberak edukiko dira, konpromiso hori betez gero, betiere.