Zer harrapatze estaltzen ditu aseguruak?

Espainian, 11.000 harrapatze izaten dira urtero, horietatik 10.000, hiriguneetan. Hiru kasutik bat oinezkoaren arduragabekeriagatik izaten da. Nola jokatzen du aseguruak?

Oinez behar bezala joanez gero, ibilgailuaren aseguruak ordainduko ditu kalteak, Ezbehar Baremo berria aplikatuta; jasandako kalteak ez ezik, zure zirkunstantzia pertsonalak, lanekoak eta abar ere aurreikusten ditu.

Oinez zoazela arau-hausteren bat egin baduzu, zaila da zu zeu izatea errudun bakarra. Gidariak arriskua hartzen du bolantean jartzearekin batera, eta oinezkoen aurrean gelditzeko gai izateko moduko abiaduran gidatu behar du; izan ere, gidariak frogatu behar du errua oinezkoarena bakarrik izan dela eta berak ez duela inolako errurik izan.

Gidariak eta oinezkoak arau-hausteren bat eginez gero, akordio batera iritsi daitezke, epaileak ebatzi behar izan gabe.

Eta beti: errepidearen ezkerraldetik joan behar dugu oinezkook, aurrez aurre datorren ibilgailua identifikatzeko. Eta gauez, argizko elementuren bat edo islatzaile homologaturen bat eraman behar da, 150 metrora ikusteko modukoa.