Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Zirkulazio Lege berria: erne gidabaimenarekin, isunekin eta IATarekin

Gidabaimenik ez baduzu, oraindik, azkar ibili; izan ere, azterketak zorrotzagoak izango dira aurrerantzean, gidariek prestakuntza hobea eduki dezaten. DGTren (Trafikoko Zuzendaritza Nagusia) asmoa da idatzizko azterketa teorikoa kentzea, erantzunak buruz ikastea saihesteko eta inprobisazioa sustatzeko

Horren ordez, egoera arriskutsu baten bideo bat proiektatzea aztertzen ari dira, gidabaimena atera nahi duen ikasleak gidatzeko modurik onena zein den deskriba dezan.

Proba praktikoan, proposamena izango da GPSaren aginduei jarraituz gidatzea. Ikasleek makinak esandako lekurainoko bidea egingo dute, eta bidean sortzen zaizkien zailtasunak gainditzen saiatuko dira.

Eraginkortasun handiagoa, inprobisazio gutxiago

IAT estazioek diagnostiko zorrotzagoak egingo dituzte, ibilgailuaren kontaminazioaren kontrako gailuak manipulatu diren jakiteko sistemak ezarrita, adibidez.

Gehiegizko abiadura gehiago kontrolatu eta zigortuko da. Bi Pegasus helikoptero berri dituzte, dagoeneko, ia-ia ikusezinak direnak. Autoak ez ezik, arau-hausteak egiten dituzten txirrindulariak ere kontrolatzen dituzte, paraleloan doazenean, adibidez.

5 drone gehitu dizkiete segurtasun-dispositiboei, eta gure errepideak zaintzen ari dira udatik.

Eta 3 isun motak mantendu dira: arinak (100 € arte), larriak (200 € arte eta 2-4 puntu galtzea) eta oso larriak (600 € arte eta gidabaimenean 6 puntu galtzea).

2018ko Istripu Baremoko kalte-ordainak %1,60 igo dira, gainera (zirkulazio ezbehar baten ondoriozko kalte eta galerengatik jaso beharreko dirua).

Eta gogoan izan: autoaren nahitaezko asegurua ezinbestekoa da. Asegururik gabe gidatzearen ondoriozko isuna 1500-3000 € artekoa izan daiteke, eta ibilgailua prezinta diezazukete.